XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz Sara, Itsasu, Azkaine, Ezpeleta, Ainhoa eta Zuraideko jende andana bat desterratua izan zen, eta haien ondasunak bahituak.

Ezin da jakin zenbat jende hartu zuten konbentzionalek.

Adibidez, badaukagu Itsasuko desterratuen zerrenda (hauek Uztaritzeko epaitegian zigortuak izan bait ziren).

Orotara Itsasuko 211 izen-deitura agertzen dira; ofizioz dira laborari, zapatagile, dendari, hargin edo teilagile.

Lehen egunetan, elizetan preso sartuak izan ziren eta gero Frantses Estatuko hego-mendebaldeko bost departamentutara desterratuak izan ziren, gizon, emakume, gazte, ume ala zahar: Lot, Lot-et-Garonne, Gers, Landes, Basses-Pyrénées, Hautes-Pyrénées.

Baina Parisen, Robespierre, konbentzionalen burua aurtiki zuten 1794eko uztailaren 27an.

Ondorioz Pinet eta Covaignac beren kargutatik kenduak dira.

Irailaren 29tik goiti erabakia hartua da Lapurdiko desterratuak etxera itzul daitezkeela eta bahituak izan zaizkieten ondasunak berriz eskura zitzaketela.

Egia esan ondasun anitz lapurtuak eta hondatuak izan ziren.

Badakigu 1795eko otsailaren 16.an lapurrak epaituak izan zirela Uztaritzen.

Frantses Iraultza eta Hego Euskal Herria.

XVIII. mende hasieratik Gipuzkoan gaindi nabari zen Ilustrazio mugimendua, Azkoitiako Zalduntxoen inguruan, Frantziako eta Europako filosofoen mugimenduari loturik zegoen.

Ez ahantz, Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País elkartearen asmoetan zela Europako teknika eta zientzia berriak Euskal Herrian sartzea, humanismoa zabaltzea.

Voltaire eta Rousseau batekin harremanetan zeuden.

1794eko ekainetik aurrera Gipuzkoan sartu zen frantses Estatuko armada iraultzailea, Moncey, Harispe eta Cavaignac generalak buru.

Baztan-aldea hartzen dute, Donostian sartzen abuztuaren 4an 1795eko uztailaren 16an Gasteiz baitua da eta 22an Bilbo.

Jadanik Gipuzkoako Foru Aldundia erdibiturik dago: zenbaitzu Getarian bildu ziren eta honelako proposamena egin frantses armadari: .